Pertsona bat hil da Etxebarrian, 'quad' baten eta auto baten arteko istripuan

2016ko martxoaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ETXEBARRIA. 24 urteko ondarroar bat zendu zen atzo, quad bat gidatzen ari zela istripua izan ostean. Etxebarria herrian (Bizkaia) jazo zen istripua, 03:40ean, lau gurpileko motorrak eta auto batek aurrez aurre elkar jota. Galdakaoko ospitalera eraman zuten quad gidaria, eta han zendu zen, zauri larrien ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.