53 urteko gizon bat hil egin da eta 52 urteko emakume bat larri zauritu da, gaur arratsaldean, haien autoa errepidetik atera eta gero, Aiegin (Nafarroa). A-12 errepidean gertatu da istripua, 42,4 kilometroan, Aiegi parean. Ikerketa abiatu dute, autoa errepidetik zergatik atera den argitzeko.
SOS Nafarroak 12:40an jaso du istripuaren berri. Istripuaren lekura bidali ditu Lizarrako eta Lodosako suhiltzaileak, inguruko medikuak, oinarrizko bizi euskarria duen anbulantzia bat, medikua duen anbulantzia bat eta Espainiako Guardia Zibilaren patruilak.
Larrialdi zerbitzuak iritsi direnean autoko bi bidaiariak bertan harrapatuta topatu dituzte. Suhiltzaileek autoa zabaldu dute, eta gizona eta emakumea atera dituzte bertatik. Gizona suspertzen saiatu dira, baina hil egin da ospitalera iritsi denean. Emakumea Lizarrako Garcia Orkoien ospitalera eraman dute. Larri zauritu da bularraldean.
Espainiako Guardia Zibila ari da istripua ikertzen.