Bi autok elkar jo zuten ostiral gauean N-634 errepidean, Eibarren (Gipuzkoa), eta, ondorioz, gidarietako bat hil egin zen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 21:00 aldera gertatu zen. Bi gidariak ibilgailuetan harrapatuta geratu ziren, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan zituzten. Horietako bat han bertan hil zen, eta bestea Donostiako ospitalera eraman zuten, zauritua.
Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du ezbeharra argitzeko.