Igandean borroka bat izan da arratsalde hasieran Barakaldon (Bizkaia), eta pertsona bat hil dute. Borroka hainbat lagunen artekoa izan da, eta haietako bi Gurutzetako ospitalean artatu dituzte. Lehen datuen arabera, suzko armak erabili dituzte, eta Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, bat 26 urtekoa, beste bat 28koa eta bestea 36koa.
16:20an izan da borroka, Burtzeña auzoan. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du baztertzen jende gehiago atxilotzea.
Zabaldu dutenez, bi talderen arteko eztabaida batean giroa berotu, eta norbaitek pistola eta eskopeta atera ditu, eta tiroka hasi. Zaurituak Gurutzetako eta Basurtuko erietxeetara eraman dituzte. Gurutzetako atarian bildu dira zaurituen ingurukoak, eta liskarra izan dute Ertzaintzarekin.