Auto baten gidaria hil da gaur NA-134 errepideko 42. kilometroan, Azagra (Nafarroa) parean, trafiko istripuan. Pertsona horrek gidatutako autoa errepidetik atera da, eta istripua izan du. Foruzaingoa eta larrialdi zerbitzuak hara joan dira, eta larri zaurituta aurkitu dute gidaria. Berehala hil da.
11:00 aldera gertatu da ezbeharra, eta Foruzaingoak ikerketa bat zabaldu du, istripuaren arrazoiak jakiteko.