'Batasuna auzia'

Permach eta Alvarez inputatu ditu Garzonek

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Joseba Permach eta Joseba Alvarez Batasuneko kideak inputatu ditu, "ETAko kide izatea" leporatuta, eta astelehenerako deitu ditu deklaratzera, Madrilera. Gainera, Arnaldo Otegi eta Jon Salaberria ikertzeko eskatu dio Garzonek EAEko Auzitegi Gorenari, kasu beragatik. Orain arte, Garzonek ezin zituen inputatu lau lagun horiek, SAko legebiltzarkideak zirenez, aforatuak zirelako, baina orain, legebiltzarraren jarduna etenda, aforatu izaera galdu dute Permachek eta Alvarezek. Otegik eta Salaberriak, berriz aforatu izaera mantendu egiten dute oraindik, Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorreko kide direnez.

2005eko otsailaren 25a
14:56
Entzun 00:00:0000:00:00
Joseba Permachek eta Joseba Albarezek Espainiako Auzitegi Nazionalera joan beharko dute astelehenean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aurrera, deklaratzera. Izan ere, Garzonek "ETAko kide izatea" leporatuta inputatu egin ditu bi horiek, aforatu izaera galdu eta berehala, aurretik ezin baitzuen.

Era berean, Arnaldo Otegi eta Jon Salaberria ikertzeko eskatu dio Garzonek EAEko Auzitegi Nagusiari. Bi horiek ezin ditu inputatu Garzonek, oraindik aforatu izaera baitute, Legebiltzarreko Diputazio iraunkorreko kide direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.