Periko Solabarria zenaren «borroka» laudatu dute Barakaldoko omenaldian

BARAKALDO. Atzo bete ziren bi urte Periko Solabarria ezker abertzaleko militante historikoa hil zela, eta omenaldi bat egin zioten Barakaldon (Bizkaia). Arrondegiko zubiraino kalejira bat egin zuten, eta, ekitaldian, «borrokatzen direnei» eman zieten hitza; besteak beste, Errekaleorreko kideei, zamaketariei, euskal presoen senideei eta Ongi Etorri Errefuxiatuak-ekoei. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak esan zuen Solabarriaren «borroka eredugarria» izan zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu