BAIONA. Pello Alcantarilla aske geratu zen atzo, ia 24 orduz Hendaiako polizia etxean atxikita egon ostean. Asteazken eguerdian atxilotu zuten euskal preso ohia, EH Baik eta EH Bilduk ohar batean salatu zutenez. Bi alderdien arabera, Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuaren neurriak urratzeagatik atxilotu zuten, eta Hendaiako komisariara eraman zuten.
2015ean Charlie Hebdo-ren kontra izandako atentatuen ondotik aipatu zuen Frantziako Gobernuak «terrorismoarekin» lotura duten herritarrak zaintzeko tresna baten beharra. 2015eko uztailean egin zuten zerbitzu sekretuen legean onartu zuten Fijaiten sorrera, eta urtebetera jarri zen martxan.
Bestalde, Parisko Dei Auzitegiak urtarrilaren 7an jakinaraziko du Mikel Barriosen auziko deliberoa. Epaileak atzo aztertu zuen Barriosi ekainean ezarritako bost urteko zigorra, eta, atzoko saioan, lekuko gisa deklaratu zuen Jean-Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak,Barriosen abokatuaren eskariz. Prokuradoreak sei urteko zigorra eskatu du.
Pello Alcantarilla preso ohia aske utzi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu