Peio Alcantarilla preso ohia atxilotu dute Fijaiten neurriak urratzea leporatuta

2020ko azaroaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
HENDAIA. Peio Alcantarilla euskal preso ohia atxilotu zuen atzo Frantziako Poliziak, Fijait arau hauste terroristen egileen fitxategi judizial automatizatua urratzeagatik. Santiago zubian atxilotu zuten, lanetik bueltan zetorrela —Hego Euskal Herrian egiten du lan, eta Urruñan (Lapurdi) bizi da—. Atxiloketa salatu dute EH Baik eta EH Bilduk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.