Peio Alcantarilla aske geratu da, ia zortzi urte espetxean igaro ondoren

2004an atxilotu zuen Alcantarilla Guardia Zibilak; inkomunikazio aldian torturatua izan zela salatu zuen orduan

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Atzo arratsaldean atera zen Peio Alcantarilla presoa Mureteko espetxetik (Frantzia). 2004ko urrianatxilotu zuen Guardia Zibilak, Espainiako Poliziarekin batera egindako operazio batean, Burgosen (Espainia). ETAri laguntza ematea egotzi zioten, eta 2005eko urtarrilean Frantziaratu egin zuten.

Guardia Zibilaren esku egon zen bost egunetan «tortura latzak» jasan zituela salatu zuen Alcantarillak, Espainiako zein Frantziako epaileen aurrean.

2010ean epaitu zuten, eta hamar urteko zigorra ezarri zioten. Guztira, hemezortzi lagun atxilotu zituzten operazio hartan; tartean, Lurdes Urdanpilleta, Alcantarillaren emaztea. Aske geratu ostean, Urruñan (Lapurdi) egin zioten lehen harrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.