MADRIL. EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramaile Aitor Estebanek Espainiako Gobernuari leporatu dio Pegasus auziari «gezurrezko itxiera bat» eman diola, ez dituelako bete aurrera begira iragarritako neurriak. Espainiako Presidentetza ministro Felix Bolañosen esanetan, baina, beharrezko urratsak egin ziren.
Estebanek CNI Espainiako zerbitzu sekretuen kontrol judizialerako legea erreformatzeko urratsik ez egitea leporatu dio Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezi. Hark iazko maiatzean esan zuen lege hura eta 1968ko Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko lan egingo zuela. CNIren kontrolerako legearen aldaketa, baina, ez da gobernuaren egutegi legegilean ageri.
Bolañosek, berriz, erantzun du Moncloak eman beharreko pausoak eman zituela auzia ikertzeko: CNIren barne kontrol bat eta arartekoaren ikerketa.
'Pegasus auziaren' itxiera txarretsi dio EAJk Moncloari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu