PCFk «kezkagarri» jo du presoen aldeko protesta

2020ko irailaren 23a
00:00
Entzun
BAIONA. Euskal presoen aldeko protesta egin zuten joan den larunbatean Bakegileek deituta Baionan, eta hainbat herritarrek adreiluzko pareta bat eraiki zuten suprefeturaren aitzinean, Frantziak gatazkaren konponbideari jarri dion «blokeoa» salatzeko. Ipar Euskal Herriko PCF alderdi komunista frantsesari «kezkagarria eta ezin ulertuzkoa» iruditu zaio hainbat hautetsik ekintza horretan parte hartu izana —tartean zen Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko presidentea—.

PCFk salatu du hautetsiak Frantziako Errepublikaren aurka aritu direla ekintza horren bitartez, haren parte diren arren; eta «onartu nahi ez duten helburu politiko bat baieztatu» dutela hala: «Euskal Herria Frantziatik independente egin nahia».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.