Paxkal Indo izanen da Euskal Herriko Garapen Kontseiluko presidente berria

2019ko ekainaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAIONA. 42 botoetatik 29 jasota, Paxkal Indo izanen da Euskal Herriko Garapen Kontseiluko presidente berria. Gaur egin dute bozketa, Baionan, Caroline Phillipsek martxoan dimisioa eman ondotik arduradun berria hautatzeko. Beste hautagai Xabi Harispek hamabi boto bildu ditu, eta boto bat baliogabea izan da. Bihar aurkeztuko dute Indo, prentsaurreko batean, Baionan. Urteetan Garapen Kontseiluko presidenteordea izan da, eta aurki utziko dio Seaskako buru izateari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.