Patxi Zamoraren kaleratzea bidezkoa izan ote den galdetu du EAJk Europan

2018ko urriaren 12a
00:00
Entzun
BRUSELA. Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak Europari eskatu dio ikertzeko ea Patxi Zamora Kontuz plataformako kidearen kaleratzea legezkoa ote den. Udan kaleratu zuten Zamora Iberiatik, 31 urte han lan egin ostean. Bilbaok esan du «Europako legediaren aplikazio txar baten biktima» izan dela Zamora, eta bere militantzia politiko eta sozialarekin lotutako mendekua izan daitekeela kaleratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.