Patxi Zamoraren aurkako «jazarpen ideologikoa» salatu du EH Bilduk

2021eko apirilaren 16a
00:00
Entzun
MADRIL. Patxi Zamoraren aurkako «jazarpen politikoa» eta «kaleratze ideologikoa» salatu zuen atzo Bel Pozueta EH Bilduren Nafarroako diputatuak Espainiako Kongresuan, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren aurrean. Pozuetak azaldu du gutxienez beste hiru langile kaleratu dituztela sektore aeronautikoan arrazoi berberengatik, eta erantsi du «argudio sendorik gabeko» kaleratzeak direla.

CAN auzia salatu zuen Kontuz plataformako bozeramailea zen Zamora, eta, martxoaren 25ean, Espainiako Gobernuak aitortu zuen bere parte hartze politikoagatik egotzi zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.