Patxi Ruiz euskal presoaren egoera salatzeko hainbat ekinbide egin dituzte
BILBO. Zazpigarren egunez gose eta egarri greban dago Patxi Ruiz euskal presoa, eta atzo ere haren egoera salatzeko ekinbideak izan ziren. Bilbon, esaterako, Deustun baraualdia hasi zuten, eta Alde Zaharrean manifestazio bat izan zen. EAJk salatu du pintaketak egin dituztela Portugaleteko eta Mungiako (Bizkaia) batzokietan, eta azaldu du herrialde berean Getxon, Berangon, Igorren eta Bilbon ere azkenaldian egin dituztela antzeko «erasoak» batzokietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu