Euskal presoak

Patxi Lopezek txalotu egin du Barne Ministerioak aurkeztu duen plana

Fernandez Diaz ministroa biktimen elkarteekin batzartu da presoei buruzko programa azaltzeko

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Patxi Lopez lehendakariak txalotu egin du Espainiako Gobernuak«terrorismo delituak egin dituzten presoak gizarteratzeko» abian jarri nahi duen plana. Haren ustez, «demokraziaren garaipena» da presoen gizarteratzea lortzea, eta, gainera, Espainiako Konstituzioak babestuta dago. Herenegun, Barne Ministerioak iragarri zuen programa bat abiatuko dutela presoak gizarteratzeko; bertan parte hartu ahal izateko, presoak «argi eta jendaurrean» erakutsi beharko du indarkeriari uko egin diola eta «erakunde kriminaleko» kide izateari utzi diola. Lehendakariaren irudiko, plan hori «zuzenbide estatuaren sendotasunaren fruitua da».

Gasteizen mintzatu da lehendakaria, Cinco Días-ek antolatutako foro ekonomikoan. EspainiakoBarne Ministerioaren plana «positiboa» dela esan du, «bizikidetza, askatasuna eta ETAren behin betiko amaiera lortzeko» legeak aurreikusten dituen tresnak aurreikusten dituelako. Gainera, Lopezek alboratu egin ditu biktimen zenbait elkartek neurrioi egin dizkieten kritikak. Ziur da presoak birgizarteratzekoBarne Ministerioak proposatu dituen neurriak legeak babestuta daudela eta, beraz, ez direla, inolaz ere, «ahultasunaren erakusgarri». Nolanahi ere, lehendakariak ohartarazi du arreta gunea «presoetan eta Batasunaren munduan» jarri behar dela, uste duelako orain arte euskal presoek gizarteratzeko neurriekin bat egin ez badute, haien«erruagatik» izan dela.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren iritziz, «bide onean» doa Barne Ministerioaren plana, etabat dator Eusko Jaurlaritzak espetxe politika malgutzeko egindako eskariarekin. Berritasunik ere ikusi du Aresek neurriotan, zehazki, orain arte ez bezala, presoei ez zaielako barkamena eskatzeko exijitzen, eta indakeriatik aldenduz gero, gizarteratzearen bidea hasteko aukera dutelako. Herrizaingo sailburuak uste du presoen esku dagoela bide hori abiatzea, eta gogorarazi du ez delapresoentzat«neurri kolektiborik» hartuko.

Bilera sorta

ETAren biktimen elkarteek, ordea, gogor kritikatu dute Barne Ministerioaren plana. Biktimei «traizio» egitea eta ETAren aurrean «amore ematea» egotzi diote Espainiako Gobernuari. Giroa lasaitzeko asmoz , Jorge Fernandez Diaz ministroak bilera sorta egin zuen atzo arratsaldean hainbat elkarterekin, proposamenaren xehetasunak aurrez aurre azaltzeko: tartean, AVT, Covite, Ermuko Foroa eta Voces Contra el Terrorismo taldeekin bildu zen.

Bilera horretan, AVT elkarteko buru AngelesPedrazakGobernuak «engainatu» dituela salatu zuen, eta eskakizun zehatza jarri zion mahai gainean Fernandez Diazi: programan parte hartu nahi duten presoek barkamena eskatu eta ETAtik aldendu behar dutela adierazi zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.