Patxi Lopez lehendakariak AEBetan bizi diren euskaldunak animatu ditu euskal kultura, tradizioak eta hizkuntza mantentzera. Une honetan AEBetan dabil bidaia ofizialean. Euskal nortasuna "munduan hedatzen den sustraia dela eta gizartean errotzen" dela adierazi du.
Lopez Boisera joan da, Jaialdi izeneko euskal diasporaren jaian parte hartzera, eta bertan egin ditu adierazpen hauek. "Orain dela hamarkada asko botatako sustraiak, beste erro sakon, konplexu eta aberatsekin gurutzatzen dira. Ikurrina, eta izar eta barren bandera elkarbizitza horren adibide argia dira", esan du lehendakariak. Eta "euskal nortasuna euskal herritar guztiek mantendu eta zaindu beharreko aberastasuna" dela erantsi du. AEBetako euskaldunek "gure kultura, gure ohiturak eta gure hizkuntza, euskara, mantentzen" jarraitzeko esperantza ere agertu du.
Patxi Lopezek euskara mantentzera animatu ditu AEBetako euskaldunak
Euskal identitatea "munduan hedatzen den sustraia" dela adierazi du lehendakariak, AEBetan egiten ari den bidaia ofizialean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu