Patxi Ezkiagaren aipamen bakoitzari haren kontrako salaketen argibidea gehituko diote Euskaltzaindiaren webgunean

Erakundeak zehaztu du salaketak «inoiz ahaztu ez daitezen» hartu dutela erabaki hori.

Donostiako La Salle ikastetxea: bertan jarduten zuen Ezkiagak. JON URBE / FOKU
Donostiako La Salle ikastetxea; bertan jarduten zuen Ezkiagak. JON URBE / FOKU
Isabel Jaurena.
2024ko uztailaren 24a
14:25
Entzun

Patxi Ezkiagak egindako sexu abusuen harira azken asteotan zabaldu diren lekukotasunek erreakzio andana ekarri dute. Euskaltzaindiarena izan da horietako bat: ohar bidez jakinarazi dutenez, Ezkiagaren erreferentzia ororen ondoan haren kontrako salaketen berri emanen dute, salaketak «inoiz ahaztu ez daitezen». Aurrena emakume batek egin zuen salaketa, eta geroztik kasu gehiagoren berri izan da. La Salle ikastetxe erlijiosoko irakaslea zen Ezkiaga, Donostian, eta hango jardunaz baliatzen zen ikasle zituen neskei abusuak egiteko.

Euskaltzaindiak dio «zalantza gabe beti biktimen ondoan» egonen dela, eta horregatik hartu duela erabaki hori. «Patxi Ezkiaga ez zen izan Euskaltzaindiko kide, ez eta Euskararen Akademiaren batzorde edo lantalde bateko kide ere. Nolanahi ere, Euskaltzaindiak, hala nola beste erakunde batzuek, antolatutako sariketetara lanak aurkeztu zituen, bai eta sariak eta aitortzak jaso ere», zehaztu dute oharrean.

Aurreko asteetan ere antzeko erreakzioak egon dira. Ezkiaga Legorretakoa zen, eta, erasoen berri jakin bezain laster, bertako udalak erabaki du Ezkiagari egindako goraipamen guztiak kentzea. Zehazki: «Patxi Ezkiaga Lasari herriko seme kuttun izaera baliogabetzea; Patxi Ezkiaga kultur etxea hemendik aurrera Kultur Etxea soilik izatea; eta haren omenez eginiko eskultura Etxezarreta auzoko parketik kentzea». Horrez gain, EIE Euskal Idazleen Elkarteak erabaki du Ezkiagaren soslaia kentzea euren webguneko Gugan beude ataletik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.