Patxi Ezkiaga «ohorezko lekutik» kendu du Euskal Idazleen Elkarteak

Webguneko 'Gugan beude' ataletik kendu du idazlearen izena, iritzita «modu sistematikoan eta inpunitate osoz» sexu abusuak egin zituen pertsona batek ez duela «merezi» haren izena goraipatzerik.

Donostiako La Salle ikastetxea: bertan jarduten zuen Ezkiagak. JON URBE / FOKU
Donostiako La Salle ikastetxea, bertan jarduten zuen Ezkiagak. JON URBE / FOKU
arantxa iraola
2024ko ekainaren 26a
19:30
Entzun

Ohar baten bidez jakinarazi du gaur EIE Euskal Idazleen Elkarteak berria: elkarteko zuzendaritzak hala erabakita, kendu egin du Patxi Ezkiagaren soslaia elkartearen webguneko Gugan beude ataletik. Ja ez da ageri. Erabakia lotuta dago Ezkiagak egindako sexu abusuen harira azken asteotan zabaldu diren lekukotasun ugariekin. Aurrena emakume batek egin zuen salaketa, eta gero kasu gehiago ere jakin dira. La Salle ikastetxe erlijiosoko irakaslea zen Ezkiaga, Donostian, eta hango jardunaz baliatzen zen ikasle zituen neskei abusuak egiteko.

EIEk esan du «modu sistematikoan eta inpunitate osoz sexu abusuak egindako pertsona batek» ez duela merezi «ohorezko lekurik» euskal idazleen artean. Eta atala propio sortu zuten goraipamenerako: zendutako idazleak «ohoratzeko». Patxi Ezkiagak bazuen itzala idazle modura, eta 2018an hil zen. Hark egindako abusuei buruzko berririk ez zen zabaldu oraindik.

EIEko zuzendaritzak esan du «sinesgarritasun osoa» aitortzen diela Ezkiagaren abusuak salatu dituzten emakumeei; hain justu ere, haiei «babes osoa» emateko asmoz hartu dute Ezkiagaren soslaia erretiratzeko erabakia. «Ez ditugu erasotzaileak babestu nahi, eta garrantzitsua iruditzen zaigu horrelako egoeren aurrean jarrera irmoa mantentzea».

Antzeko urrats gehiago ere izan dira. Legorretakoa zen sortzez Ezkiaga (Gipuzkoa). Udalak idazleari egindako goraipamen guztiak erretiratzea erabaki du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.