Patinete elektrikoak debekatuta daude gaurtik Euskotrenen eta Bilboko metroan

Neurriak ez die eragingo elbarritasunen bat duten pertsonen ibilgailuei, ezta bizikleta elektrikoei ere.

Patinete
Gizon bat patinete elektrikoan, Bilbon, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2024ko urtarrilaren 15a
10:47
Entzun

Gaurtik aurrera debekatuta egongo da Euskotrenen eta Bilboko metroan patinete elektrikoak sartzea. Biek ala biek diotenez, segurtasun arrazoiengatik hartu dute erabakia. Alabaina, neurriak ez die eragingo elbarritasunen bat dutenen ibilgailuei, ezta bizikleta elektrikoei ere. Dagoeneko patinete elektrikoak debekatuta daude Renferen trenetan.

Bilboko Metroak eta Euskotrenek, Euskal Trenbide Sarearekin batera, patinete elektrikoek eta gisako ibilgailuek sortzen dituzten arazoak aztertu zituzten joan den urtearen amaieran. Ondorioztatu dute bateriek «kalte fisiko eta material larriak» eragin izan dituztela, suteengatik eta deflagrazioengatik.

Iruditzen zaie arrisku horiek ez direla onargarriak; izan ere, nabarmendu dutenez, horrelako ezbehar batek «ondorio larriak» izan ditzake garraio publikoa erabiltzen duten pertsonengan. Horregatik, patinete elektrikoak debekatuta egongo dira, baita tolestuta eta poltsaren baten barruan eramatea ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.