Autogobernu Lantaldeak adostutako oinarrietatik testu artikulatu nagusira badira aldeak:
Izena eta izana
Oinarriak. «Euskal Herria nazio da horrela aitortzen eta identifikatzen duelako bere herritarren gehiengoak, eta, gainera, zuzenbide konparatuan ezarritako parametro guztiak betetzen dituelako».
Testu artikulatua. «Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeetako herritargoa, Euskal Herriaren parte denez gero, beren identitate nazionalaren eta borondate demokratikoaren adierazpide gisa, Euskadiko Erkidego Autonomo gisa eratzen da, konstituzioarekin bat».
Herritartasunaeta naziotasuna
Oinarriak. «Espainiako estatuaren izaera plurinazionala eta estatus politiko berrian jasotako estatuarekiko harremanen eredu berriaren ezaugarriak kontuan harturik, euskal herritarrei euskal nazionalitatea aintzatetsiko zaie Eusko Legebiltzarrak onarturiko lege batean arauturikoaren arabera».
Testu artikulatua. «Euskal herritartasuna dagokie bizileku administratiboa (IZENA)ren lurralde esparruko edozein udalerritan duten pertsonei, eta estatutuan eta ordenamendu juridikoan jasotako eskubide eta betebeharrak aitortzen zaizkie».
Kontsulta gaitzailea
Oinarriak. «Oinarrizko arau instituzionala gaitzeko galdeketa bat aurreikusiko da, halako moldez, non, behin Eusko Legebiltzarrak proiektu politiko berria onetsita, eta Gorte Nagusietako izapidetzeari ekin aurretik, proiektu politiko berriaz galdetuko zaien euskal herritarrei galdeketa gaitzaile baten bidez, zeinak, nahiz eta juridikoki loteslea ez izan, funtsezko balio deklaratibo eta gaitzailea izango duen».
Testu artikulatua. «Tramitazioan zehar, herritarren parte hartzerako prozesuak ahalbidetuko dira Parlamentuko araudiak aurreikusten duen erara, bere kasuan, Estatuko Gorte Orokorretara bidali aurretik, hautesleriari kontsultatu ahalko zaiolarik onartutako erreformaz, bete beharrekoa izan gabe».
Espainiarekiko harremana
Oinarriak. «Estatuarekin harreman eredu berri bat eratuko da, aldebikoa, berdinen artekoa, elkarrekiko errespetuzkoa eta aitortzazkoa, izaera konfederalekoa».
Testu artikulatua. «Konstituzioan jasotakoaren arabera (...), (IZENA)ren eta estatuaren arteko harremanak honako printzipioen araberakoak izango dira: elkarren aitortza, leialtasuna eta errespetu instituzionala; konpetentzia printzipioa, estatutu honetan ezarritako atribuzioekin, konstituzioaren markoan; subsidiaritatea, hartu beharreko neurrien eraginkortasuna bermatuta, herritarrekiko gertuen dagoen erakundearen jarduera sustatuta; kooperazioa eta koordinazioa».
Erabakitzeko eskubidea
Oinarriak. «Estatus berrian, euskal erakundeek gaitasuna izango dute herri galdeketak eta erreferendumak arautzeko eta kudeatzeko, beren eskumenekoak diren gai politiko eta sozialei dagokienez nahiz Euskal Herriko beste herrialde batzuekin, Espainiako Estatuarekin eta Europako eta nazioarteko beste lurralde politiko batzuekin izan nahi duen harremanaz».
EAJren formula artikulatuan. «Euskal Populuaren Eskubide Historikoak guztiz eta erabat betetzea da herri horren autogobernuaren adierazpide instituzional bat, eta herritarren erabakitze eskubidearen bitartez plazaratzen da; libreki eta demokratikoki adierazten da erabakitze eskubide hori, eta Estatuarekin hitzartzekoa da erabakitze eskubidearen erabilera».
Elkarrekin Podemosen formula artikulatuan. «Eskubide Historikoak guztiz eta erabat betetzea da Euskadiren autogobernuaren adierazpide instituzional bat, eta herritarrek beren borondatea libreki eta demokratikoki adierazteko duten eskubidearen bitartez gauzatzen da; legezkoa da erabakitze eskubidea erabiltzea, eta Estatuarekin hitzartzekoa».
Berme sistema
Oinarriak. «Estatuarekiko aldebiko harreman sistema berri horrek berme araubide edo sistema bat ezarri beharra dakar. (...) Berme sistemak eta blindatze mekanismoek bat etorri behar dute elkarrenganako errespetu eta aintzatespenean oinarrituriko estatuarekiko aldebiko harreman eredu konfederalarekin, eta euskal autogobernua blindatu eta alde batek bere kasa aldatzea eragotziko dute».
Testu artikulatua. «(IZENA)ren eta estatuaren arteko Kontzertu Politikoa / Lankidetzarako Batzorde Mistoa da aldebiko harremaneko organo paritarioa, eta haren barruan aztertu eta, bere kasuan, adostuko dira foru erregimenetik eratorritako espezifikotasunak».
PASARTEAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu