Ingurumena

Pasaira zihoan itsasontzi bat geldiarazi dute Baionan, 20 kilometroko isuria egiteagatik

Pasaira bidean zihoan 'Silver Pearl' itsasontzia isuria egiten ari zela ikusi zuen atzo Frantziako Armadako helikoptero batek. Baionako portuan sartu arazi dute, eta 250.000 euroko isuna jarri dio Bresteko Fiskaltzak. Izan ere, 20 bat kilometroko erregai isuria egin du. Itsasontzi horren kapitainak azalpenak eman beharko ditu hilabete batzuk barru Bresteko Zigor Auzitegian.

2004ko abuztuaren 31
20:07
Entzun 00:00:0000:00:00
Noruegako Narvik portutik atera zen itsasontzia, eta Pasaiakora zihoan, granitoa hartzera.

Itsasontziak bere tankeak garbitu ditu, erregaia itsasora boteaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.