Pasaiako sarraskia argitzeko eskaera berretsiko dute

2023ko martxoaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

DONOSTIA. Pasaiako sarraskiaren 39. urteurreneko ekitaldiek gehigarri berezi bat izango dute aurten. Ustez erasoan parte hartu zuten zazpi polizia identifikatzeko saioa egingo dute martxoaren 28an, Donostiako Instrukzioko 2. Epaitegian. Hala, Pasaia Argitu plataformak elkarretaratze bat egingo du epaitegiaren aurrean, 10:00etan, Pasaiako sarraskia ikertu eta argitu lelopean.

Bihar 39 urte beteko dira Poliziak Dionisio Aizpuru, Jose Mari Izura, Rafael Delas eta Pedro Mari Isart hil zituela. Urteurrenean, «justizia, egia eta errekonozimendua» eskatzeko zenbait ekitaldi egingo dituzte. Bihar, lore eskaintza egingo dute. Larunbatean, berriz, ekitaldi bat egingo dute Azpeitiko (Gipuzkoa) Azoka Plazan, eta erbestearen inguruan sakontzeko baliatuko dute hura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.