azpiegiturak

Pasaiako kanpo portuaren proiektua ia erdira murriztu du Administrazio Kontseiluak

Ehun hektarea izango lituzke, 2,8 kilometroko dikea eta 750 milioi euroko aurrekontua. Gaurko kaiaren aldean "eraginkortasun bikoitza" izango luke.

2010eko ekainaren 23a
16:11
Entzun 00:00:0000:00:00
Pasaiako kanpo kaia, izatekotan, hasieran aurreikusitako proiektuaren aldean ia erdia izango da, gaur Pasaiako portuaren Administrazio Kontseiluak bileran erabaki duenez. Jaizkibelen magalean legoke kanpo portu hori -aurreikusi bezala-, ehun hektarea izango lituzke, 2,8 kilometroko dikea eta 750 milioi euroko aurrekontua.

Pasaiako gaurko kaiak 70 hektarea ditu baina, Miguel Buen Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluko presidenteak esan duenez, portu berriak soilik 30 hektarea gehiago izan arren "eraginkortasuna bikoiztu" egingo litzateke. Besteak beste, sakonera handiagoa dagoelako kanpo portua egin nahi duten tokian: gaurko kaian hamar metroko sakonera dago, berriko gunean hamalaukoa; hartara, itsasontzi handiagoak etortzeko aukera legoke.

Buenek aitortu du "krisi ekonomikoak eragin" egin duela proiektua erdira murrizteko orduan. Hamar hilabetean egon dira egitasmo berria idazten eta zazpi aukeren artean hautatu dute gaur aurkeztu dutena.

Kanpoko kaia "albo batera" uzteko proposamena egin dute LABek, ELAk eta Pasaiako eta Lezoko udalek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.