Frantziako kartzeletan dauden presoek duten egoera salatu, eta «politika penal egokitua eta salbuespen neurrien amaiera» aldarrikatuko dituzte gaur Baionako kaleetan, Bakegileek antolatutako mobilizazioan. 17:00etan abiatuko dira, Baionako Laugatik, eta hainbat eragile batu dira manifestazioaren deialdira: besteak beste, EH Bai, LAB, ELB, LDH France, Etorkinekin eta Herriarekin.
Gaiaren larritasuna berriro kaleratu nahi dute Bakegileek, eta Euskal Herriko bake prozesua agintarien agendako urgentziazko gaien artean jartzeko asmoa dute.
Parisko Dei Auzitegiak uztailaren 21era atzeratu zuen herenegun Jakes Esnalen baldintzapean aske uzteko eskariaren inguruko erabakia. Honako hau adierazi zuen Esnalen abokatuak, Serge Portellik: «Goiz ala berant, [Dei Auzitegiak] errealitatea eta ebidentzia onartu eta Esnal libratzeko erabakia hartu beharko du». Jon Kepa Paroten baldintzapeko askatasunaren eskariari buruzko erabakia datorren astean ematekoa da Dei Auzitegia. 32 urte daramatzate kartzelan Esnalek eta Ion eta Unai Parotek.
Parot anaien eta Jakes Esnalen alde Baionan, gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu