Pertsonaia. Alberto Catalan

Parlamentura bueltan

joxerra senar
2011ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Lanbidez botikaria bada ere, bizitzaren erdia politikari lotua egin du Alberto Catalan Higuerasek (Corella, 1962). 24 urtez izan da UPNren afiliatu, eta 1991ko hauteskundeen ondoren,Parlamentuan legebiltzarkide gisa sartu zen. Hurrengo legealdian, Catalan Parlamentuko mahaian sartu zen, bigarren idazkari gisa. Ez da, beraz, mahaian sartzen den lehen aldia.

1996an, Javier Otano sozialistaren dimisioaren ondoren, UPN berriro gobernura iritsi zen, eta Catalanek pauso bat aurrera egin zuen ibilbide politikoan. Bere herrikide Miguel Sanzek parlamentuko eledun izateari utzi zion gobernuko lehendakari izateko eta postua Catalanek hartu zuen. Bi legealditan bete zuen egun Garcia Adanerok duen funtzioa. 2001ean, UPNko idazkari nagusi izendatu zuten, eta 2003n, Parlamentutik Gobernura egin zuen jauzi. Zortzi urteotan, hainbat sail izateaz gain —azkena Hezkuntza— gobernuko eledun izan da.Atzo, karguok utzi, eta Parlamentuko presidente izendatu zuten. Sanzek gobernua uztearekin batera, Parlamentura itzuli da. Ematen du nahierara antolatu nahi duela Barcinak gobernua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.