SOSLAIA. Garbiñe Mendizabal

Parlamentaria foru aldundira

Garikoitz Goikoetxea.
2018ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Garbiñe Mendizabal izango da Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria. Mikel Irizar izan da kargu horretan legealdi hasieratik, eta dimisioa eman zuen joan den astean, arrazoi pertsonalak argudiatuta. Mendizabal datorren astean izendatuko dute. Ez du postu arrotza izango: Euskara zuzendari izan zen 1991 eta 1995 artean.

Mendizabal Tolosakoa (Gipuzkoa) da sortzez, baina Zaldibian bizi da umetatik. 57 urte egingo ditu aurten. Euskal Filologian lizentziaduna da, eta euskara teknikaria da ogibidez. Politikaren arloan dabil urteotan. Zaldibian zinegotzi izana da, eta EAJko legebiltzarkidea izan da 2009tik orain arte. Hizkuntza politikari buruzko gaiak izan ditu parlamentuan. Orain, diputazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.