Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea ustezko bi etakideak, Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) etxearen jabe Jeff Mateo eta Terexa Lekunberri, eta Graxi EtxebehereParisera eraman zituzten atzo, Filipe Aramendi abokatuak baieztatu zuenez. Ortzaizen atxilotu zituzten, eta Baionako polizia etxean atxikiak ziren atzo arte. Terrorismoaren aurkako epaile baten aitzinean deklaratzera eraman zituzten Parisera, berri agentzien arabera. Aramendik ez zuen zehaztasun gehiago eman ahal izan, konfidentzialtasuna zaindu beharra baitu. Atxiloaldia 96 orenetaraino luzatzeko aukera du epaileak.
Anartean, atxiloketak salatzeko mobilizazioek aitzina segitzen dute. Barda elkarretaratze bat iragan zen Ortzaizen, eta beste mobilizazio batzuk iragartzekoak dituzte. Euskal Kultur Erakundetik, lankide duten Terexa Lekunberriri sostengua eta elkartasuna adierazi diote. Baxenabarre eta Zuberoako EAJk ere bidali du bere agiria, erranez Ortzaizeko gertakariak «ezin ulertuak eta ezin onartuak» zaizkiola. Ipar Euskal Herriko NPA alderdiak, atxilotuak askatzeko eskatu, eta mobilizatzera deitu du.
EH Bilduk, berriz, «iraganeko dinamiketatik konpromiso sendoengaraia» dela adierazi zuen atzo, «estatuen jarrera oztopatzailetik harago». Julen Arzuaga bozeramaileak azaldu zuen armagabetzea modu «ordenatu eta seguruan» egin behar dela, eta gatazka «osotasunean konpondu» behar dela.
Parisera eraman dituzte asteon Ortzaizen atxilotu bost lagunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu