Parisek Madrilen esku utziko du gaur Zigor Garro

2020ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
HENDAIA. Frantziak Espainiaren esku utziko du gaur Zigor Garro euskal preso ohia. Azarotik baldintzapean aske zen—Parisek etxea eta lana aurkitzeko exijitu zion, eta Hendaian (Lapurdi) jarri zen bizitzen, eta AEKn lanean; horrez gain, eskumuturreko telematikoa ezarri zioten—, eta larunbatean bete zuen kondena. Epaiak Frantziako Estatuan bizitzeko debekua jarri zion —helegitea aurkeztua du defentsak—, eta gaur 10:00etan polizia etxera joan beharko du, Hendaian; ondoren lagako dute Espainiako Poliziaren esku. Madrilek ez du haren kontra ezer eskatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.