Ingurumena

Pandemiak berotegi gasen isurtzea murriztu zuen 2020an

Jaurlaritzak nabarmendu du joera orokorra ere beheranzkoa dela.

Garraio astuna Gipuzoako errepideetan. GORKA RUBIO / FOKU
gotzon hermosilla
2022ko ekainaren 13a
12:25
Entzun

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu du berotegi gasen isurketen inbentarioa Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako, eta emandako datuetan argi azaltzen da pandemiak eta haren ondoriozko itxialdiak zer eragin izan duten isurketetan. 2020an, berotegi efektuko gasen isurketa %12 murriztu zen aurreko urtekoarekin alderatuta. Ihobe ingurumen jarduerarako sozietate publikoko zuzendari Alexander Botok eta EEE Energiaren Euskal Agentziako zuzendari Iñigo Ansolak «historikotzat» jo dute jaitsiera, baina, nabarmendu dutenez, abagunearen ondorioz izandako gorabeherak alde batera utzita, azken urteotako joera ere beheranzkoa da.

Botok azaldu duenez, 1990ean 21 milioi tona CO2 isuri ziren EAEn, eta hurrengo urteetan ere gora egin zuten isuriek. Joera horren gailurra 2005ean izan zen: urte hartan, 25 milioi tona isuri ziren. Geroztik, baina, isurketek beherantz egin dute etengabe: 2019an 18,2 milioi izan ziren, eta 2020an, berriz, 16,4. Murrizketa %20koa izan da 2005etik.

Isurketak eragiten dituzten sektoreen artean, garraioa nabarmendu dute Botok eta Ansolak: isuri guztien %35 sektore horrek eragindakoak dira, eta dagoeneko industriak baino berotegi gas gehiago isurtzen du, batez ere errepide bidezko garraioak. Horretan eragiteko beharra azpimarratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.