BILBO. Eusko Jaurlaritzak aurkeztu du berotegi gasen isurketen inbentarioa, eta emandako datuetan argi azaltzen da pandemiak eta haren ondoriozko itxialdiak zer eragin izan duten isurketetan. 2020. urtean, berotegi efektuko gasen isurketa %12 murriztu zen aurreko urtekoarekin alderatuta. Ihobe ingurumen jarduerarako sozietate publikoko zuzendari Alexander Botok eta EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak «historikotzat» jo dute jaitsiera, baina, nabarmendu dutenez, abagunearen ondorioz izandako gorabeherak alde batera utzita, azken urteotako joera ere beheranzkoa da.
Botok azaldu duenez, 1990ean 21 milioi tona CO2 isuri ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta hurrengo urteetan ere gora egin zuten isuriek. Joera horren gailurra 2005ean izan zen: urte hartan 25 milioi tona isuri ziren. Geroztik, baina, isurketek beherantz egin dute etengabe: 2019an 18,2 milioi izan ziren, eta 2020an, berriz, 16,4. Murrizketa %20koa izan da 2005etik.
Isurketak eragiten dituzten sektoreen artean, garraioa nabarmendu dute Botok eta Ansolak: isuri guztien %35 sektore horrek eragindakoak dira, eta dagoeneko industriak baino berotegi gas gehiago isurtzen du, batez ere errepide bidezko garraioak. Horretan eragiteko beharra dagoela azpimarratu dute.
Pandemiak berotegi gasen isurtzea murriztu zuen 2020an
Itxialdiak gasen isurketa murriztu zuen, baina Jaurlaritzak baieztatu du bestela ere joera beheranzkoa dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu