Palestinari buruzko nazioarteko ebazpenak betearazteko deia egin dute Gernikan

Mundu osoko juristak izan dira Bizkaian. Gernikako adierazpenaren aurretik, nazioarteko jardunaldi juridikoak egin dituzte, Bilbon, ‘Palestinaren aldeko lege borroka – Erronkak eta aukerak’ izenpean.

Entzuleak gaur, Bilbon egindako jardunaldi juridikoetan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Entzuleak gaur, Bilbon egindako jardunaldi juridikoetan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Irune Lasa.
2024ko azaroaren 16a
19:00
Entzun

Mundu osoko juristen babesarekin, Gernikan deia egin zaie gaur «zuzenbideko profesionalei, gizarte zibileko erakundeei eta estatu agintariei» lan egin dezaten Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak irailaren 18an Palestinari buruz onartutako ebazpena aplikatzeko.

Nazioarteko Justizia Gortearen ondorioekin bat egiten du Gernikako deiak, eta 11 ekintza zehatz zerrendatu ditu nazioarteko komunitateak abia ditzan. 

Gernika-Palestina plataformaren aburuz, «neurriok ezinbestekoak dira Israelek kontuak eman ditzan nazioarteko zuzenbidearen aurrean, eta zuzenbide estatua sustatzeko mundu osoan. Ebazpen honen ezarpena justizia egitea izango da palestinarrentzat, eta lagunduko du Ekialde Hurbilean bakea eta egonkortasuna lortzen».

beharrezko ekintzak

    1. Palestinarren autodeterminazioa babestea.

    2. Israelen legez kanpoko ekintzak ez onartzea.

    3. Israel NBEren Batzar Nagusiko kide izatea etetea.

    4. Apartheidaren aurkako NBEren Komite Berezia berrezartzea.

    5. Okupazioari laguntzen dioten laguntza mota guztiak amaitzea.
    6. Israelgo okupazioa babesten dutenei eta erakundeei zehapen selektiboak aplikatzea.
    7. Okupazioan lekualdatutako palestinar guztiei jatorrizko bizilekura itzultzen uztea bermatzea.
    8. Nazioarteko konponbiderako mekanismoa.
    9. NBEk Israelen eta PAEren arteko bereizketan duen zereginari eustea.
    10. Genevako Hitzarmenak betearazteko nazioarteko konferentzia.
    11. NBEk babestutako Palestinako Bakerako Nazioarteko Konferentziara deitzea.
     

    Arratsaldeko Gernikako deiaren aurretik, nazioarteko jardunaldi juridikoak egin dituzte, Bilbon, Palestinaren aldeko lege borroka–Erronkak eta aukerak izenpean Nafarroako Yala Palestinarekin taldeak, Gernika-Palestina herri plataformak eta Demokraziaren eta Munduko Giza Eskubideen Aldeko Legelarien Europako Elkarteak antolatuta.

    Hizlarien artean izan da, bideokonferentzia bidez, Francesca Albanese, Palestinari buruzko NBEko kontalari berezia.

    Jardunaldiok beste bi saio izango dituzte, azaroaren 18an, Iruñean eta Burlatan.

    Iruzkinak
    Ez dago iruzkinik

    Ordenatu
    0/500
    Interesgarria izango zaizu
    Nabarmenduak
    Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.