Euskal txirrindularitzazaleek «historikoki erakutsi duten eredugarritasuna eta errespetua oinarri hartuta», Palestinar herriari elkartasuna agertzeko eskatu du asteon Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak, «gure ikurrei Palestinar ikurrak gehituz», eta dei horri erantzun diote zale askok gaur. Hainbeste, ezen ibilbidearen gune ugaritan ikusi ahal izan baitira Palestinako banderak eta Gazako sarraskia eteteko beste hainbat eta hainbat keinu.
Tropela pasatu ahala, Palestinako banderak astindu dituzte Gipuzkoan zehar jokatu duten nazioarteko proba ezagunean; Israelen genozidioari erreparatu dioten oihuak ez dira falta izan Donostian. Gainera, «Palestina askatu» idatzi dute errepidean zenbait lekutan. Hala, Gernika-Palestinak sareetan helarazi du elkartasuna ez dela delitua, azken egunotan egondako «kriminalizazio saioei» erantzunez.
Elkartasuna ezin da deliturik izan. Palestinar ikurrak erakustea ezin da deliturik izan, batez ere ikur legalak direlako. Alta, azken egunotan, Gasteizen zein Donostian palestinar banderak eta elkartasuna erakustea kriminalizatu nahi izan da.
— Gernika-Palestina Herri Ekimena (@GerPalesti2023) August 10, 2024
Bihoakie hemendik gure sostengua…💪🏼 pic.twitter.com/y3DUlClw7H
Izan ere, Gernika-Palestinak eskatu du asteon Israel-Premier Tech txirrindulari taldeari Donostiako Klasikoan parte hartzea galarazteko, «gizateriaren historian bereizi gabeko lehen bonbardaketa zibila jasan duen herriaren zoritxarreko legitimitateari» erreparatuta. Baina erakundeek ez dute halako neurririk hartu.