Pablo Ibarren bizi guztiko kartzela zigorra berretsi du Floridako Apelazio Auzitegiak

2023ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
FLORIDA. Pablo Ibar Bidezko Epaiketa elkarteak jakinarazi duenez, Floridako laugarren barrutiko Apelazio Auzitegiak Pablo Ibarren bizi osoko kartzela zigorra berretsi du, defentsaren helegitea atzera bota ondotik; hain zuzen, helegitearen bidez eskatu zuten Ibar gaur egun betetzen ari den zigorra baliogabetzeko eta beste epaiketa bat egiteko. Joe Nascimento abokatuak emandako argudio guztiak atzera bota ditu auzitegiak, eta, elkarteak salatu duenez, «arrazoitu gabe hartu du erabakia». Epaia «kolpe handia» izan da Ibarren familiarentzat, elkartearen arabera. Defentsa Floridako Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko aukera aztertzen ari da orain. Ibar kartzelan da 1994tik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.