GASTEIZ.Joe Nascimento Pablo Ibarren abokatuak Eusko Legebiltzarrean azaldu zituen atzo Pablo Ibarren kasuaren nondik norakoak. «Benetako esperantza» dauka apelazio berriak epaiketa berriz egitea ekarriko duela, eta azaldu du bertan absoluzioa lortzeko helburua daukatela. Bakartxo Tejeria legebiltzarreko lehendakariak hartu zituen goizean: Candido Ibar, Pablo Ibarren aita; Andres Krakenberger, Pablo Ibar Bidezko Epaiketa Elkartearen burua; eta Nascimento abokatua bera.
Joan den otsailaren 28an izan zuen abokatuak auzi saioa Floridako (AEB) Laugarren Barrutiko Apelazio Auzitegian, eta bizi guztiko kartzela zigorra baliogabetzeko eskatu zuen, aurrekoa «akatsez» beteta zegoela argudiatuz. Nascimentok Ibarri adierazitako laguntasunaren papera nabarmendu zuen.
Jakinarazi zuenez, apelazioaren kostua 200.000 dolarekoa da. Horietatik 130.000 bildu dituzte finantzaketa kolektibo bidez, eta 70.000 geratzen zaizkie oraindik. Legebiltzar taldeei kanpainaren aldeko babesa eskatu zien.
Pablo Ibarren absoluziorako aukera ikusten du abokatuak
Joe Nascimento abokatuak «benetako esperantza» du apelazio berriak epaiketa berriz egitea ekarriko duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu