Pablo Gonzalezen eskubideak urratzea arbuiatu dute
Pablo Gonzalez kazetariaren egoeraren inguruan adierazpen bat adostu zuten atzo EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Legebiltzarrean. Testuan, lau taldeek «kezka» agertu dute euskal kazetariaren egoeraren inguruan. Poloniako zerbitzu sekretuek otsailaren 28an atxilotu zuten Gonzalez, eta, asteartean, Poloniako auzitegiak erabaki zuen haren espetxealdi inkomunikatua hiru hilabetez luzatzea. Horiek hala, lau alderdiek testuan adierazi dute kezkagarria deritzotela Poloniako agintariek haren aurkako behin-behineko espetxealdia «neurririk gabe» erabiltzeari, horrek Europako Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 47. artikulua urratzen duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu