Otxarkoagako hiltzaileetako bat atxilotu dute, azaroan ihes egin eta gero

2018an adineko senar-emazte batzuk hiltzeagatik zigortu zuten, hain zuzen, adingabeen zentro batean sei urte igarotzera.

Bilboko Otxarkoaga auzoa. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2022ko apirilaren 7a
13:02
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Otxarkoagan (Bilbo) 2018an bi adindun hil zituzten hiltzaileetako bat atxilotu du Ertzaintzak duela bi egun. Hilketak izan zirenean adingabea zen, eta, epaiketa hartan, adingabeentzako zentro batean sei urteko zigorra betetzera zigortu zuten. Joan den azaroan, baina, baimen bat baliatuz, ihes egin zuen. Ertzaintzak Fiskaltzaren esku utzi du orain.

Azaroaz geroztik ari zen Ertzaintza gaztearen bila. Hamar hilabete zeramatzan orduan baimenen bidez Zumarragako (Gipuzkoa) Ibaiondo zentrotik irteten. Hilketak Otxarkoagako Zizeruena kalean izan ziren. Hiru adingabe epaitu zituzten 80 urtetik gora zituzten senar-emazte batzuk hiltzeagatik. Bi jo zituzten erruduntzat, eta sei urteko zigorra ezarri zieten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.