Otxandianok «goi mailako eztabaida politikoa» eskatu du

ESPAÑA ELECCIONES EH BILDU
Pello Otxandiano, EH Bilduren hautagaia. LUIS TEJIDO / EFE
2024ko otsailaren 22a
20:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Pello Otxandiano EH Bilduren hautagaiak «goi mailako eztabaida politikoa» eskatu du kanpainan, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iragarri ostean hauteskundeak apirilaren 21ean egingo direla. «Alderdikerietatik kanpo, interes partidistetatik kanpo, ohiko politikangintzatik kanpo, ohiko lokatzetatik kanpo, egin dezagun goi mailako eztabaida politiko bat herri honek dauzkan etorkizuneko erronken inguruan». EH Bilduren ustez, garai politiko berezian dago herri hau, eta horrek goi mailako eztabaida politikoa eskatzen du. «Gure konpromisoa da hurrengo asteak baliatzea goi mailako eztabaida politiko bat elikatzeko, herri honek dauzkan erronken inguruan».

Datari buruz, Otxandianok esan du espero izatekoa zela, eta gehitu du bazela garaia zegoen ziurgabetasuna albo batera uzteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.