Otxandianok eskatu du indar harremanak baliatu eta herri gisa jauzi bat emateko

Espainiako Gobernuak «plurinazionalitateari buruz» esanak isla juridikoa eta politikoa izan behar dituela azaldu du.

Otxandiano, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Otxandiano, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2024ko abenduaren 17a
15:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizioburuak uste du abagune egokia dela herri gisa jauzi bat egiteko, eta indar harremanak baliatzeko deia egin du jauzi horretarako. ETB1en egindako elkarrizketa batean eman ditu azalpenak.

Estatutu berriaren eztabaida irekita dago, eta abagune hori izan du hizpide Otxandianok: «Bi alderdi abertzaleak berdinduta daude Eusko Legebiltzarraren ordezkaritzan, eta egoera horrek aro berri bat ekarri beharko luke, eta isla izan, batez ere herri honen prozesu subiranistan».

Ez du ahazteko erabakitzeko eskubideari buruz sarritan eztabaidatu izan dela, baina abertzaleen aldeko indar harremana «aldekoa izanda» hura baliatu beharra azpimarratu du. «Lehen aldia da Espainiako Gobernuak eta presidenteak esaten dutena estatuko plurinazionalitateari buruz eztabaidatu behar dela, eta horrek isla izan behar duela juridikoki eta politikoki. Gehiengo abertzalea baliatu behar dugu jauzi bat emateko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.