Abortuaren Legea

Otoitzaren aurrean, aldarria

Antsoainen, abortuak egiten dituen klinikaren parean, ostiraleroko otoitzerako batu ziren, atzo, abortuaren aurka; eskubidearen aldekoak izan zituzten aurrean.

Perez artzapezpikua batu zitzaien, atzo, arrosarioa errezatzeko elkartzen direnei. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS.
Iker Tubia.
Antsoain
2013ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Ostiraleroko legea. Antsoainen (Nafarroa) abortuak egiten dituen klinika parean elkartu ziren, atzo ere, hamarnaka herritar. Arrosarioa errezatuz, jarduera horren kontrako gaitzespena erakutsi nahi izan zuten. Familia osoak hurbildu ziren; andreak eta gizonak, zaharrak eta gazteak. Atzo, Francisco Perez Iruñeko artzapezpikua gehitu zitzaien errezora. «Santu Inuzenteen bezpera delako etorri naiz», esan zuen. «Bizitza errespetatu behar da. Trauma bat da abortua». Baina ez zituen denak alde izan. Bestelako ahotsa ere eraman nahi izan zuten hainbat lagunek, atzo, Antsoainera; abortatzeko eskubidea defendatu zuten elkarretaratze batean. Aurrez aurre egon ziren bi taldeak, eta Guardia Zibila ere bai inguruan. Eta izan ziren zenbait liskar une.

Perez artzapezpikuaren jarrera gaitzesteko oihuak entzun ziren. «Etxe kaleratzeetan ikusi nahi zintugun!», oihu egin zioten. Abortatzeko eskubidearen alde elkartu zirenetako bat zen Arantxa Puignau. Asaldatuta zegoen. «50 urte egin dugu atzera».

Guardia zibilak babestuta

Tentsio uneetako batean guardia zibilak bi taldeen tartean jarri ziren. Amaitutakoan ere, liskar bat aditu, eta borrak atera zituzten. Laguntza eman zieten, halaber, abortuaren kontrakoei, alde egitean. Ezinbestean pasatu behar zuten beste taldearen paretik, eta elkarren bizkartzain bihurtu ziren denak; manifestariek Perez artzapezpikua babestu zuten,etaguardia zibilek, manifestariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.