«Kontziente gara aurrean prozesu bat daukagula gure ikuspuntutik bide eman behar diona hazteari eta euskal errepublika erdiesteari. Eta horretarako, egun, aurrekontu horiei baiezkoa eman behar zaie». Horixe adierazi zuen atzo Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Kataluniako TV3 telebista kateak egindako elkarrizketan. Espainiako aurrekontuei eman nahi dieten baiezko botoari buruz galdetu zion kazetariak Otegiri, eta EH Bilduko buruak erantzun zuen eskuinari eta eskuin muturrari bidea ixteko aukera gisa ikusten dituztela aurrekontuak. Otegiren ustez, «aukera leiho bat» zabalduko dute, bertzeak bertze «jendearen arazoei aurre egiteko», «preso politikoei» legezkotasuna aplikatzeko eta «lurralde ereduari buruzko eztabaidarako»: «Espazio horien gainean eraiki behar dira aurrekontuak».
Euskal presoen hurbiltzeei buruz, Otegik ukatu egin du akordiorik dagoela Espainiako Gobernuarekin: «Ezin da akordiorik egin lege arrunta aplikatzeari buruz». EH Bilduko koordinatzaileak «konfiantza» du koalizioko militanteengan, eta uste du babesa emanen diotela baiezkoari.
Gaur bozkatuko dute
EH Bilduko oinarriek gaur arratsaldean bozkatuko dute mahai politikoaren hautuari baiezkoa eman ala ez. Ezohiko batzarra eginen dute, 18:30ean.
Otegik dio euskal errepublikaranzko urrats bat direla aurrekontuak
TV3n egindako elkarrizketan adierazi du «konfiantza» duela EH Bilduko militanteen botoan. Gaur arratsaldean bozkatuko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu