politika

Otegi, Permach eta Alvarez auzitara eramango ditu Auzitegi Nazionalak, Anoetako ekitaldiagatik

Legez kanpoko bilketa egiteagatik eta terrorismoa goratzeagatik Fiskaltzak hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra eta hogei hilabeteko inhabilitazioa eskatu du Batasunako hiru kideentzat. Bake prozesurako proposamena egin zuten 2004ko azaroko ekitaldian.

2009ko urriaren 9a
21:28
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak Joseba Permach, Arnaldo Otegi eta Joseba Alvarez Batasunako kideak auzitara eramango ditu, 2004ko azaroaren 14an Donostian Anoeta belodromoan bake prozesura begira egindako ekitaldiagatik -hamabost mila lagun joan ziren-. "Terrorismoa gorestea" egozten die Eloy Velasco epaileak. Ermuko Foroak sartu zuen salaketa.

Otegiri eta Permachi ekitaldian bertan parte-hartze zuzena izatea leporatzen die, eta Alvarezi belodromoa alokatzea. Batasuna ordurako legez kanpoko alderditzat joa zuen Espainiako Justiziak -2003tik-.

Fiskaltzak hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra eta hogei hilabeteko inhabilitazioa eskatu du hiru auzipetuentzat "legez kanpoko bilketa, desobedientzia eta terrorismoa" goratzeagatik. Ermuko Foroak, berriz, bost urteko kartzela zigorra eta hogei urteko inhabilitazioa eskatu du, arrazoi berdinengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.