Otegi aske uzteko eskatu du defentsak

2010eko azaroaren 26a
00:00
Entzun
BILBO. Arnaldo Otegiren defentsak hura askatzeko eskatu du berriz ere Espainiako Auzitegi Nazionalean. Oraingoan herriko tabernen auziaren harira eskatu du. Otegi beste 41 lagunekin batera izango da auzipetua, eta 12 urteko espetxe zigorra eskatzen dio fiskaltzak. Eskaeran, azken hilabetetako bilakaera politikoa erabiltzen du defentsak argudiotzat, eta iheserako arriskurik ez dagoela dio. Karmelo Landa auzi berean epaituko dute, eta aske da jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.