Otadui hautatu dute Bizkaiko Batzar Nagusietako buru

PPk ez beste talde guztiek ordezkaritza izango dute mahaian. «Aniztasuna blokeatu» izana salatu du PPk

Ana Otadui, Batzar Nagusietako lehendakari kargua hartu berritan. BERRIA.
2019ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
GERNIKA-LUMO. Atzo egin zuten Bizkaiko Batzar Nagusiak osatzeko eta erakundeko mahaia eta presidentea aukeratzeko bilkura, Gernikako juntetxean, eta, saio horretan, Ana Otadui EAJko batzarkidea izendatu zuten Batzar Nagusietako lehendakari. Begoña Gil (PSE-EE) eta Zigor Isuskiza (EH Bildu) izango dira lehendakariordeak, eta Koldo Mediavilla (EAJ) eta Emilio Lobato (Elkarrekin Podemos) izango dira idazkariak. PP izango da mahaian ordezkaririk izango ez duen talde politiko bakarra.

Kargua hartu osteko hitzaldian, «bizkaitar eta batzarkide guztien» presidentea izateko asmoa adierazi zuen Otaduik.

Mahaiaren osaketarekin kritiko azaldu da Amaia Fernandez PPko batzarkidea; EAJri leporatu dio «aniztasuna blokeatzea, kontrolerako organoan PPren presentzia blokeatuta». Halaber, «ezker abertzalearen presentzia ahalbidetzea» egotzi dio, EH Bildu «normaltasunez» onartzeagatik. Fernandezek «kezkagarritzat» jo du EH Bildu mahaian egotea eta PP, aldiz, kanpoan geratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.