Ospitalera itzularazi dute ihes eginda zegoen gaixoa
BARAKALDO. COVID-19 diagnostikatuta Barakaldoko (Bizkaia) San Eloy erietxean zegoen gaixo batek ihes egin zuen astearte arratsaldean. Abisua jasota, iheslariaren bila hasi zen Ertzaintza. Gaixoa bere etxean aurkitu zuten atzo, eta berriz eraman dute erietxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu