Oscar Txibiteri egotzi diote «gurpil zoro» batean jardutea euskara ez erabiltzeko

AET taldeak ohar baten bidez egin du ohartarazpena: egotzi diote Nafarroako Arartekoak aurrez emandako gomendioak aintzat hartu ez eta argudioak eman izana Belateko tuneletan azkena egindako obretan hainbat seinale gaztelania hutsean jartzearen alde.

Seinale bat gaztelania hutsean, AET elkarteak zabaldutako irudi batean. BERRIA
Seinale bat gaztelania hutsean, AET elkarteak zabaldutako irudi batean. BERRIA
arantxa iraola
2025eko urtarrilaren 2a
11:00
Entzun

AET Administrazioan Euskaraz Taldeak ohar baten bidez salatu du Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilari Oscar Txibiteren portaera euskararen erabilera arautzen duten lege irizpideen kontrakoa dela. Halakoetan tematuta egotea egotzi diote, «gurpil zoro» batean jardutea. Izan ere, elkarteak esan du iazko ekainean Nafarroako Arartekoak hainbat gomendio helarazi zizkiola Txibiteri, eta adierazi ziola N-121 errepidean, bai eremu euskaldunean eta bai eremu mistoan, euskara ere erabili behar zela errotulazioan. Kontseilariak orduan erantzun zuen gomendio horiek aintzat hartuko zituela, baina AETko kideek orain salatu nahi izan dute muzin egin ziela aholku horiei: hain justu ere, azaldu dute irailean Belateko tunelak itxi zitutenean gaztelania hutsean jarri zituztela hainbat seinale.

Adierazi dutenez, oraingo salaketaren abiapuntua Donamariako herritar batek jarritako kexa da. Arartekora jo zuen hark ere. Eta Txibitek emandako erantzuna salagarria iruditzen zaie AETko kideei. «Saiatu da berriz ere juridikoki jusitifikatzen ez dagoela behartua seinaleak ele bitan jartzera», azaldu dute. Baina gogoratu dute arrazoibide horiek bide aski motza dutela: «Arartekoak aurreko kexetan jada desmuntatu zizkion argudio horiek».

Salatu dute PSOEk euskararen gainean duen jarrera dagoela halakoen atzean: «Berriz ere euskaldunoi adarra jotzen».

 

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (2)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.