Osasunbideko sindikatuek ez dute aldaketarik antzeman

Gobernua negoziatzeko prest agertu izana eskertu dute sindikatuek. Osakidetzako auzian, ez zen bilerarik egin

2023ko martxoaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Adosteko prestasuna bai, baina urrats zehatzik ez. Osasunbideko intersindikala osatzen duten sindikatuek, LABek, SAEk, UGTk, ELAk eta CCOOk, ez dute inongo aldaketarik antzeman Nafarroako Gobernuak Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean aurkeztutako proposamenean. Salatu dute aurreko bileretan aurkeztutako eskaintza bera dela.

Hala ere, Javier Remirez Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko kontseilari eta lehendakariordea «elkarrizketarako prest» azaldu zela nabarmendu du Osasunbideko intersindikalak: «Prest agertu da lantalde ez-sanitarioaren lanbide karrera jasoko duen testu bat egiteko». Baina, eskaintza horrek badu baldintzarik ere: «Gatazkarik gabeko esparru bat» bermatzea; hau da, eskatzen ari zaie bertan behera uzteko martxoaren 23rako greba deialdia.

Sindikatuek eginiko beste aldarrikapen batzuk ezartzeko prest azaldu zen Remirez bilkuran. Hori dela eta, sindikatuek «aurreranzko urrats» gisara ikusi dute haren jarrera irekiagoa, baina «proposamen zehatzagoa» galdegin diote.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta sindikatuak, berriz, atzo ziren elkartzekoak, baina sindikatuak ez ziren agertu bilerara. SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk azaldu zutenez, zuzendaritzak ez du «borondaterik erakutsi» Osakidetzako lantaldeak pairatzen dituen «arazo larriei» konponbidea bilatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.