Osasun arloan askotarikoak dira hizkuntza eskubideen urraketak

Urraketak jasota daude, besteak beste, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren txostenean.

(ID_14470291) (Oskar_Matxin_Edesa/@FOKU) 2024-11-28, Usansolo. Galdakaoko Ospitaleak 40 urte beteko ditu
Jendea Usansoloko erietxeko atarian, artxiboko irudi batean. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
arantxa iraola
2025eko martxoaren 16a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Hizkuntza eskubideak guztiz bermatuta dauden eremuak urriak dira osasungintzaren arloan. Osakidetza da bidean aurrerabide handienak eginak dituen osasun sistema, baina han ere gabeziak badira oraindik: 330.000 pazientek baino gehiagok adierazia dute zerbitzuak eta harremana euskaraz nahi dituztela, baina horiei ere ez zaie hori beti bermatzen. Nafarroan, Osasunbideko zentroetan, euskara ofiziala den herrietako osasun etxeetan ere hainbatetan ez da ziurtatzen euskarazko arreta. Oso gutxi dira euskarazko hizkuntza eskakizuna duten lanpostuak.

Aparteko esanahia du gabezia horrek, komunikazioak berebiziko garrantzia izaten baitu harreman klinikoan. Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren txostenak hainbat urraketa jasotzen ditu, herritarrek bidalitako kexuei erreparatuta. Azkeneko txostena 2023koa da. Hangoak atalka jasota, hona kexen bilduma bat laburrean:

Ezagutza

Profesional guztiak euskaraz zerbitzua emateko gai ez izateak pazienteen hizkuntza eskubideak baldintzatzen ditu. Herritarrak hautatu egin behar izaten du: zerbitzua berehala nahi badu, gaztelaniaz aritzera behartzen da. Halako kexen harira, Osakidetzak argudio gisara erabili izan ditu «eremu soziolinguistikoa» eta «behin-behinekotasun handia». Horra, adibiderako, Gasteizko osasun etxe batean paziente batek jarritako kexa bati emandako erantzuna: «Tamalez, bezeroaren eskaera asetzea kosta egiten da batzuetan, are gehiago urte sasoi batzuetan».

 

Euskara maila

Beste hainbat kexa profesionalen euskara maila eskasarekin lotuta daude. Hainbat osasun etxetan gertatu izan da, esaterako, profesionalek badutela berez hizkuntza eskakizuna euskararen ezagutza egiaztatzeko, baina gero ez direla kapaz izaten pazienteak hizkuntza horretan artatzeko. Pediatra euskalduna zelakoan kontsultara umearekin joan zen guraso baten kexuan halaxe jasota dago txostenean. Bilboko Santutxu auzoko osasun zentroan jasotakoa da: «Hirugarren perfila bai, baina gero ez dute euskaraz arreta izateko eskubidea bermatzen? Nik eta nire haurrak euskaraz artatuak izateko eskubidea bermatua izatea nahi dugu».
 

 

Agiriak-eta

Pazienteek ez dituzte bermatuta edukitzen dokumentuak-eta euskaraz, eta megafonia bidezko ohartarazpenak ere sarri gaztelaniaz izaten dira. Hortxe Zornotzako osasun zentroan artatua izan eta gero paziente batek jarritako kexua: «Infekzio baten ondorioz idatziz pasatutako oharrak euskaraz eskatu nituen, eta ez zeudela esan zidaten». Zerbitzu telematikoetan ere badira gabeziak, euskararen kaltetan. Zentro batzuetan ipintzen diren kartel eta oharrak ere gaztelaniaz idatzita egoten dira. Osasunbidean ere, kexak:  «Emaginarekin izan nuen kontsulta martxoan Etxarri-Aranatzen. Egindako proben emaitzak gaztelaniaz baino ez dizkidate jakinarazi».

 

Formakuntza

Behatokian jasota dauden kexen artean, Osakidetzak haur eta nerabeei zuzendutako formakuntza saioei buruzkoak ere badaude, gaztelania hutsean eman izan dituela argudiatu baitute zenbaitek. Eskola batek jarritakoa da kexa hau, tailer afektibo-sexual baten harira: «Lehen Hezkuntzan emateko diseinatu diren tailerrak dira (D eredua nagusi dela) eta ez dago euskaraz jasotzeko aukerarik. Ulertezina da». Profesionalei eskaintzen zaien formakuntzan dauden gabeziei buruzko kexak ere badir
 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.