Osakidetzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte udazkenean. Hamar urteren ostean, akordioa egin dute Osakidetzako zuzendaritza nagusiak eta osasun zerbitzuan ordezkaritza duten sindikatuek, gaur goizean, ezohiko mahai sektorialeko bilera batean. Bilera horretan adostu dituzte baldintzak: kanpaina urriaren 19tik azaroaren 25era izango da, eta hauteskundeak azaroaren 28an izango dira.
Posta bidez ere eman ahal izango da botoa. Azaroaren 22a izango da posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna. Beste xehetasun batzuk ere adostu dituzte gaurko bileran: hauteskunde eremuak lurraldez lurralde, bozketa ordutegiak, boto txartelen ezaugarriak, eta parte hartzaileen eskubideak eta baimenak.
Hamarkada bat hauteskunde sindikalik gabe egon ostean, aparteko garrantzia aitortu diote eragileek akordioari. 2013an egin zituzten azkenekoz hauteskunde sindikalak EAEn, eta 2014an Gipuzkoan.